XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Tira, olantxe!, Alboratu zarie naikoa... ¿Bana bakizue gauza bat? Gauza baten nago pentsetan ointxe....

-¿Zetan? Esan arin ¡jun!.

- Nago pentsetan, etxe onen ormak eta ateak direan gogorrak izanda, nondik sartu ete zarien.

¿Nondik sartu zarie zeurok?.

- Barriketarik naikoa entzun dogu ta ¡ara gero!....

- Bai, bai, diño Pepantonek burruko-azpian eskua sartuta zurok barriketea baño dirua gurago.

- Yagi zaite beingoan edo zagozan lekuan yosiko zaitugu txistua baño ariñago.

¡Jun!.

- Ez, olan baño ariñago yagiko naz.

Esan eta egin, burruko-azpitik sei begidun tresna polit bat ataraten daula, yagiten da oitik, saltu baten, eurok uste eben baño lenago.

Ta lapurrok, konturatu-orduko, ikusten dabe Pepantonen esku eskoian, boltsea barik, sei sutotseko (sei tiroko) errevolvera esaten yakon tresnatxua, euron arpegietara begira.

Geldirik eta ixillik egozan lapurrok, Pepanton Gibelandiren tresnatxuari begira, berbarik ez iñora zirkiñik egin barik, zer esan ez zer egin eztakiela; ta olantxe egongo zirean urrengo goizerartean, Pepanton bera berbaz asi ezpalitz.

- ¡Tira, mutillak! Eztozue esan gura izan nondik sartu zarien ¿ezta?.